Canalblog
Editer l'article Suivre ce blog Administration + Créer mon blog
Publicité
Arberoako ikastola
Arberoako ikastola
1 janvier 2007

Zuk ere lagunt gintzakezue!!!

erberuko_ikastola_07_1_Ikastola berri baten sortzeko, hainbat oztopo gainditu behar dira : ikasle kopuru bat segurtatu, egoitza bat aurkitu, gizartearen babes bat bilatu, eta abar... Proiektu asko bezalaxe, oztopo edo baldintza handiena da diruarena.

Ikastolako kasuetan, beharrik SEASKA federazioa hor dago, eta ikastolen arteko elkartasuna hor dago, proiektuen laguntzeko. Jakin behar dena da frantses legeek zehazki arautzen dituztela eta dirulaguntza publikoen lortzeko posibilitatea aski murriztua dela. Ondorioz, SEASKA-k eta ikastolek haien aterabideak eta tresnak asmatu eta gauzatu dituzte betidanik : hor ditugu Herri Urrats, eta beste.

Arberoako Ikastola sortzeko, SEASKA-ren laguntza jasoko dugu : egoitzaren obrak bere gain hartuko ditu (ikastolen arteko elkartasunari esker) eta laguntza berezi bat emango ere, proiektuaren abiatzeko.

Aldiz, beste gastu guziak burrasoen gain dira : eskolako materialaren erosketa (mahaiak, kadera, …), komunikazio-kanpainaren gastuak (traktak, burrasoei buruzko komunikazioa…), ama-laguntzaile baten kontratatzeko gastuak, jatekoa,… Eta oraindik, ez dakigu Frantziako Hezkunde Nazionalak onartuko duen gure ikastola, Hazparneko Ezkia Ikastolako antena bat izatea eta ondorioz, ea Hezkunde Nazionalak eskainiko duen irakasle postua.

Gastu horiek bereziki “pisuak” izango dira lehen urtean (lehen urteko ikasle kopuru ttipia izanki, burraso guttik asumitu beharko dituzte)

Horregatik, gastu horiei aurre egiteko, diru sustengu-kanpaina bat abiatzen dugu. Ekarpen guziak biziki lagungarri izango dira!

Laguntzeko dokumentu hau E__sustengu_txartela deskarga dezakezu eta “Arberoako Ikastola – Arkaitzenea – 64 640 Donamartiri (Baxe Nafarroa)” helbidera itzuli.

Diruz lagunduko guziei, gure proiektuaren berri emango diegu eta nola baliatua izan den haien ekarpena azalduko.

Milesker aitzinetik!!! 

Publicité
Commentaires
A
hau da Arberoan izan den berri hoberena!<br /> Zorionak zuei...
M
bai nik ere sustengatuko zaituztet; kuraia on, pentsatzen dut ez dela erraza zure egitasmoaren aurreratzera!
Arberoako ikastola
  • Ama ikastola baten sortzeko egitasmoaren aurkezpena Nous accompagner dans le projet de création d'une ikastola en Arbéroue! En la via de la creacion de una ikastola en las tierras de Arberoa
  • Accueil du blog
  • Créer un blog avec CanalBlog
Publicité
Publicité