Canalblog
Editer l'article Suivre ce blog Administration + Créer mon blog
Publicité
Arberoako ikastola
Arberoako ikastola
10 février 2007

Proiektuaren zergaitiak

·         Hurbiltasuna : egiazko hautatze parada burrasoei emateko

Gaur egun, haien haurrak ikastolan eman nahi dituzten burrasoek hiru aukera dituzte : Hazparnen, Ezkia Ikastola, Ortzaizeko ikastola eta Donapaleukoa. Kasu guzietan, edozein herrietako burraso batentzat, ikastola hurbilena 12 km baino urrunago kokatzen da.

Horregatik, betetako lehen urratsa, Donamartirin edo Donoztirin kokatzen den egoitza baten bilatzea izan da; horiek baitira herri “zentratuenak”.

Gure arrangura, gaur egun gure eremuan proposatua den euskararen irakaskuntzari begira dagoen hutsune baten betetzea izan da; eta Seaskaren eskaintzearen hobetzea helburutzat hartu genuen, distantzia ez dadin gehiago oztopo bat izan burrasoentzat.

·         Euskararen erabilpena bultzatu

Euskararen ezagutza eta erabilpena ez datoz baitezpada bat; hizkuntza guttitu guzien kasuan agertzen den problematika da.

Eskolaz gain, harremanen sortzea eta erabilpenaren inguruko ohiduren sustatzea garrantzitsua da (familietan, lagun eta auzo artean). Eskualdeko ikastola baten idekitzeak, haurrak haien eguneroko ingurumenean egoitea ahalbidetuko du eta egunero gurutzatzen dituzten pertsonekin hizkuntzaren erabilpena garatzea errextuko du. Ber zentzuan, haur horiek gurutzatzen dituzten pertsonek (beste haur edo helduek) ere, hizkuntzaren erabilpena haien ohiduretan sar dezakete. Ikastola bati esker beraz, hizkuntzaren erabilpena bultzatua izanen da, euskarak oraindik leku handia duen honelako eskualde batean.

  • Dinamika berriak sortu

Eskola baten presentziak animazio eta iharduera frango sortzen ditu (herriko bizian, eguberriko ikusgarri edo beste,...); ikastolen kasuan bereziki hola ikusten da egunero (kantaldi, Olentzero...).

Publicité
Commentaires
Arberoako ikastola
  • Ama ikastola baten sortzeko egitasmoaren aurkezpena Nous accompagner dans le projet de création d'une ikastola en Arbéroue! En la via de la creacion de una ikastola en las tierras de Arberoa
  • Accueil du blog
  • Créer un blog avec CanalBlog
Publicité
Publicité