Arberoako ikastola

Ama ikastola baten sortzeko egitasmoaren aurkezpena Nous accompagner dans le projet de création d'une ikastola en Arbéroue! En la via de la creacion de una ikastola en las tierras de Arberoa

03.05.07

Un peu d'histoire - Historioa pixkat

Novempopulania : Hazparneko harria

Harri hau Hazparneko elizan atxemana izan zen; erromatar garaikoa da eta gure arbasoak aipatzen ditu.

Hona agertzen den testua :

"FLAMEN, ITEM / DUMVIR, QUÆSTOR / PAGI(QUE) MAGISTER,

VERUS, AD AUGUS- / TUM LEGATO MU- / NERE FUNCTUS, / PRO

NOVEM OPTI- / NUIT POPULIS SE- / JUNGERE GALLOS. / URBE

REDUX, GE- / NIO PAGI HANC DEDICAT ARAM."

eta itzulpena euskaraz :

"Apaiza, baita magistratutza, zerga biltzailea eta bertoko epailea,

Augustoren aitzinean ordezkaritza eginez, Bederatzi Herriak galiarrengandik

bereiztea erdietsi ondotik, Erromatik itzultzean Verus-ek aldare

hau eskaintzen dio herrialdeko jainkoari."

hona dokumentu bat :

Erroma3

Posté par arberoa77 à 12:45 - ARBEROA - Commentaires [0] - Rétroliens [0] - Permalien [#]


06.04.07

le château de Beltzuntze à Ayherre - Aiherrako Beltzuntze Jauregia

Le chateau, en ruine, est toujours bien visible, sur la route entre Ayherre et Isturitz. Le château en ruines de BELZUNCE est un lieu important pour la Basse-Navarre : c'est là que fut signé le traité d'annexion de la Basse-Navarre par la France.

beltzuntze_1Kokapena eta Egitekoak

Muino luze eta estu baten gainean dago kokatua. Handik, iparraldera eta ekialdera, Arbela eta Aran ibaien arroen arteko bidea ikusten da, orain D-251 errepidea dena. Antzina, bide horrek lotzen zituen lurralde horretako Nafarroako bi errege gotorlekuak: Isturitzeko Rokafort gaztelua, eta Bastidakoa. Isturitzekoa Aiherrako gaztelutik begi-bistan geratzen zen gainera. Mendebalderako eta hegoalderako ikusmiran Lapurdiko lurrak ageri dira.

Arbela lurralde historikoan dago, baina gazteluaren sorrera gerokoa da. Beltzuntze leinuari loturik zegoen, bestalde. Gazteluaren historia dagoeneko Nafarroa Beherekoekin batera doa. Beltzuntze leinuaren aipamenak egungo Aiherrako gaztelua baino lehenagokoak dira. Leinua Baionaraino eta Hazparneraino zegoen zabaldua eta Beltzuntze izeneko herri bat ere bada Nafarroa Garaian, Xulapaingo udalerrian.

Uste da Aiherrako gaztelua leinu horren egoitza nagusia izan zela Erdi Aroan. Baina ezin da segurutzat jo, Beltzuntze leinukoek, Aiherrakoaz gainera beste bi etxe handi baitzituzten. Bestalde, Aiherrako gazteluak, basailu zinak zirela eta, mugako gaztelu gisa ibili behar izan zuen maiz. Baita jaurgoen edo leinuen arteko gatazketan ere, nahiz eta horiek garrantzi gutxiko gertaerak izan.

Historia   beltzuntze_2

Leinuaren deiturak hainbat aldaera utzi ditu agirietan: Belçunce, Belçunçe, Belsunce, Belçunça, Belsunsa, Belçincu, Belcinçu, Belçinçu, Belçunçu… Eraikinari Belzuntzia izena eman zitzaion, noizbait.

Beltzuntze leinu nagusiaren ordezkariak eta semeak etengabe agertzen dira Nafarroako agirietan, gehienbat 1249tik aurrera. Urte hartan aurkeztu ziren Ingalaterra eta Nafarroaren arteko gerra ondoko erreklamazioak. Bi aldeek eginiko salaketetan agertzen da Beltzuntzeko jauna, baina era ezberdinean. Ingalaterrako erregearentzat bahiketen eta lapurreten egile izan zen, eta nafarrarentzat, berriz, hainbat lapurreta jasan zituena; besteak beste Agramonteko jaunak 250 idi eta behi ostu izana salatzen da. Arbelakoek ere Ingalaterrako erregearen aurka eginiko salaketan Beltzuntzeko jauna ohoratzen dute: “Garzia Arnalt Beltzuntzekoa, Nafarroako erregearen zalduna…” Beltzuntze leinu-buruaz gain, Beltzuntze deiturako beste batzuk ere aipatzen dira bi aldeen erreklamazioetan.

Garai hartan Beltzuntzeko jaunak Nafarroako erregearengandik dirua jasotzen zuen gerrari talde bat mantentzeko. Dohaintza horri mesnada esaten zitzaion, eta 20 liberako diru saria izaten zen. 1266an, ordea, bestelako arrazoiengatik Beltzuntzeko jaunak 20 libera baino gehiago jaso zituen garitan.

1270ean, Garzia Arnaud Beltzuntze, orduko jauna, bere gerrari talde bat hartu eta VIII. Gurutzadara joan zen Nafarroako Teobaldo II. erregearekin (1253-1270). Tunisiatik itzuli ondoren, 1277an, Nafarroako Gudan ere esku hartu zuen; Eustakio Beaumarchais erresumako gobernadoreari lagundu zion Joana I erregina onartzen ez zutenen aurka.

Beltzuntzetarrek, urrutiko gatazkez gainera, etxean eta auzoan ere izan zituzten gora beherak. 1305 urte inguruan, garrotarrekin liskarrak izan baitzituzten.

Aiherrako gazteluaren lehenengo aipamenak 1385ekoak dira eta egungo aztarna nagusiek XIV-XV. mendeetara garamatzate. Leinua hori baino lehenagokoa zenez, baliteke beltzuntzetarrek Aiherrako gazteluaren aurretik beste eraikinen bat izatea, Aiherran ez baldin bazen Aiherratik gertu. Hipotesi hori baieztatzera, Beltzuntzeko leinuak Nafarroako erresuman ospea eta dirua lortu ondoren eraikiko zuen Aiherrako gaztelua. Aiherran 8 noble etxe aipatzen dira, eta beltzuntzetarrena hasierako erroldetatik garrantzitsuena bezala agertzen da. Batzuen aburuz, hegoaldean oraindik ere nabari den eraikin gotortua herriko elizak hartu zuen, eta huraxe izan zen egungoaren aurrekaria.

Urte hartako Beltzuntzeko jauna, Garzia Arnaut, edo Gasernaut, sarri elkartu zen Nafarroako erregearekin, eta agiri askotan agertzen da haren zerbitzuko. Nafarroako Beherako Bastidako bailea (1377), Iruñeko gobernadorea (1378), Garruzeko gazteluzaina, Donibane Garaziko gazteluburua (1386-1388), Nafarroa Behera osoko ardura zuen ibar-jauna, kargu horiek denak Beltzuntzeko jaunak bete zituela uste da, baina ez dago erabat ziurtatzerik.

Aita-semeen katea jarraiturik, zenbait genealogiaren arabera, hurrengo bi leinu-buruak Arnalt III. Beltzuntze eta Arnalt IV. Beltzuntze izan ziren, biak ala biak izen berekoak.

1450eko martxoaren 18ko Aiherrako ituna izenpetzean, lapurtarrek amore eman behar izan zuten, eta Lapurdi Ingalaterrako erresuma izatetik Frantziako erresumaren parte izatera igaro zen. Itunaren izenpetze lekua dela eta, gaskoieraz “Beltzuntze izeneko lekuan” idatzia dago agirian, besterik gabe. Ziurrenik Makeako Paganduria etxea da toki hori, eta ez Aiherrakoa.

Antzina, Beltzuntzetarrak Aiherrako jaurerriagatik leialtasun zina egin behar izaten zioten Nafarroako erregeari eta baita Ingalaterrakoari ere Makeako bizkonterriagatik. Baina 1450etik aurrera, Makea Frantziara bihurtu zenez, Ingalaterrako erregeari egiten zioten zina Frantziakoari egingo diote.

Arnalt izeneko jaunen aroa bukatzean, Joan izenekoen aroa hasi zen. Bata bestearen atzetik, bost jaun izan ziren Joan izenekoak. Lehenengoak XV. mende bukaeran hartu zuen leinuburutza eta azkenak XVII. mende hasieran utzi.

1512an, gaztelarrek Nafarroa Garaia konkistatu zutenean, Beltzuntzeko jauna Nafarroako erregearen alde jarri zen eta erresuma berreskuratzeko antolatutako saioan parte hartu zuen. Baina ahalegin hori hutsean gelditu ondoren, 1513ko ekainean, Beltzuntzeko jaunak errege konkistatzaileari leialtasun zina egin zion, inguruko hainbat nobleekin batera. Dena den, gero Joan III.a Beltzuntze Nafarroako erregearen aholkularia eta ganberazaina izateaz gainera, Frantziako erregearen zerbitzaria eta Akizeko gobernadorea ere bazen.

beltzuntze_3Erlijio gerra piztu zenean Beltzuntzeko leinuburuak, kalbinista bihurturik, fin jarraitu zion Joana III.a Nafarroako erreginari (1555-1572). Horrez gainera, beltzuntzetarrak buru belarri aritu ziren errege-erreginen zerbitzu lanean, eta horren ordainez Mauleko gazteluburu izatera ere iritsi ziren.

Ez dakigu noiz eta zergatik, baina azkenean, Beltzuntze leinuburuak Makeara joan ziren bizitzera. Dokumentuak arakatuz, Arnalt IV.a Beltzuntzek 1469ko azaroaren 16an testamentua egin zuenean Makea eta Lizagako jauna zela idatzi zuen, baina hala ere, Aiherran bizi zela. Aiherrako gazteluen aztarnen arabera, XVI. mendean egokitzeko lan sakonak egin zituzten, bizitzeko erosoago bihurtzeko asmoz. Egokitze lan horien seinaleak oraindik ere ageri dira ekialdeko fatxadaren goialdean eta iparraldeko hormaren erdian. Horrek esan nahi du, XVI. mendean beltzuntzetarrak Aiherran bizi zirela. Baliteke Erdi Aroan egoitza nagusi bat aukeratu ez izana, eta hanka bat Aiherran eta bestea Makean zutela bizitzea, bietan interesak baitzituzten. Baina ziurtzat jo daiteke, XVI. mendean, Frantziak Lapurdi bereganatu ondoren Makean finkatzea erabaki zutela.

Makeako Paganduria oso zaharra da, eta lehenengo pistak dio 1249rako jaun bat bazela bertan. Bigarren pistak 1311n jaurerri horretan eraikin bat bazela argitzen du. Baina ez dakigu beltzuntzetarrek noiz eskuratu zuten jaurgoa, 1154an datatutako agiria faltsutzat jotzen baita.

1600ean Mehaineko bizkonterriko premuarekin ezkondurik, Armand Beltzuntze, Mehainera joan zen bizitzera, eta Makeako etxea, bizkonde titulua eta eskubideak saldu egin zituen 1640an. Salmenta diru beharragatik egin bazen ere, arazoak lehenagotik zetozen.

Bitartean, Aiherrako gazteluak egoitza nagusia izateari utzi zion eta hutsik gelditu zen. Hutsik gelditze horrek ez zion onik egin, 1670eko inbentario batean argi esaten baita: “Harresiak, zureria eta holtzak erabat hondatuta daude.” Iraultza Frantsesarekin, ondare nazional gisa hartuta, saldu egin zuten gaztelua. Erostuna Donapaleuko Lardapide sendia izan zen, traturako hirugarren bat tartean zelarik.

Egitura eta aztarnak

Aztarnak ez dira oraindik behar bezala ikertu. Ondorioz, gazteluaren egituraren berri ezin da zehatz-mehatz jakin. Inoiz egitura hori argitu nahi bada, indusketa edo zundaketa arkeologikoak eginez aztarnak sakon aztertu beharko dira.

Gaztelua kokatzen den mendia eta gaztelua bera zuzen eta argi deskribatzeko, eraikinak ipar-hegoaldeko norabidea duela kontsideratzen da. Oina norabide horretara begira dago eta angeluzuzen itxura duela dirudi, lau izkinetako bakoitzean dorre biribil banarekin. Murruei erreparatuz, mendebaldeko horma 34 metro zabal da, eta ekialdekoa 38. Iparraldeko hormak, berriz, aldez alde 22’5 metro ditu. Izkina eginez dorreak daude.

Bakoitzaren neurriak kontuan hartuta hala dirudien arren, gazteluaren oina ez da trapezio bat. Mendebaldeko horma, gehien desagertu dena, pixka bat biribildua baita. Bestalde, hego-ekialdeko dorrea gainontzeko guztiak baino zerbait zabalagoa da eta barrualdea ere ezberdina du, zorua sakonagoa baitu.

Gazteluaren oinarrizko egitura hori XIV. edo XV. mendekoa dela uste da. Hegoaldeko hormari loturik lubanarroa eta garai bateko sarrera ikus daitezke. Aztarnak miatuaz, badirudi sarreran zubi altxagarri bat zegoela eta atearen ondoan defentsa bat. Ojiba arkuko atariaren gainean, giltzarria baino gorago, armarrirako toki bat eta matakan bat daude.

Landutako lubanarroak ageri du eraikina haitzaren gainean egina dagoela. Iparraldeko horma, aldiz, gizakiak kokalekua lautze aldera eginiko muino baten gainean eraikita dago.

Gazteluaren lau aldeetan, mota eta aro guztietako horma-zuloak daude: ateak, leihoak eta sarrerak. Leihoen artean badaude jauregi bati dagozkionak, zabalak eta batzuetan burdinsareak izateko zuloekin, eta eraikin gotortu bati dagozkionak beste batzuk, gezileiho eta suleiho motakoak. Ziurrenik, lehen leihoak XVI. mendekoak izango dira baina ez dirudi eredu hori eraikin osora iritsi zenik. Apaingarri bezala balioko zuen erlaitza baten aztarnak ere ikus litezke kanpoaldean, ekialdean.

Barrualdean ere aro ezberdinak nahasten dira, eta horrek gutxieneko egitura bat bereiztea zailtzen du. Ez dago esaterik, adibidez, eraikina trinkoa zen edo erdian azalera txikiko lorio bat zuen.

Hegoaldeko lubanarroaz gain, gazteluaren inguruko lubanarroa ere ebaketekin eta hesiekin eraldaturik dago. Hala ere ikerketa batek argituko luke Erdi Arokoa zer den eta zer ez. Bestalde, ekialdeko maldan, gazteluaren hormatik pare bat metrora, bospasei metro sakonerako zulo bat dago. Zulo biribila da, eta harriz egina. Agian elurtegi bat izango zen, edo bestela, jakiak fresko mantentzeko toki bat, besterik gabe.

Eraikina, nagusiki, inguruetako harriz egina da, Aiherrako karea izeneko harriz.

Posté par arberoa77 à 16:09 - ARBEROA - Commentaires [1] - Rétroliens [0] - Permalien [#]

Isturitze, Otsozelaia eta Erberuako Harpeak - grottes d'Isturitz, Otsozelaia et Erberua

otsozelaiaArberoako Ikastolako egoitza, Isturitze, Otsozelaia eta Erberuko harpeen parrean kokatzen da.

Les grottes d'Isturitz et d'Oxocelhaya sont une série de grottes préhistoriques situées dans la vallée de l'Arberoue, en Basse-Navarre.

Ces grottes ont été creusées par le ruisseau l'Arberoue. En fait il y a 3 grottes : la grotte d'Isturitz, occupée par les hommes de - 80 000 à - 10 000 av. J-C., puis 20 mètres plus bas la grotte d'Oxocelhaya avec ses concrétions de calcite ; enfin la grotte Erberura où coule toujours l'Arberoue.

http://www.grottes-isturitz.com/grottes-isturitz/

Harpeei buruzko artikulu bat :

Paleolito garaiko labar artea Euskal Herrian

Jesus Altuna

historiaurreko aztarnategi asko dauden ingurunean dago; bereziki, Erdi Paleolitoko eta Goi Paleolitoko aztarnategiak daude gure ingurunean. Horren adibide da Kantauriko eskualdea. Bestetik, Goi Paleolitoko horma artearen sorkuntza artistikoaren eremu nagusiaren bihotza osatzen dutenen artean dago; hau da, Akitania, Ariège eta Kantauriko eskualdea. Egun, eremu horretatik oso urrun dauden santutegi paleolitiko batzuk ere ezagutzen ditugu, baina aipatutako eremu hori da horrelako adierazpenetan aberatsena eta distiratsuena.

Hasiera-hasieratik, arte paleolitikoak hainbat arlo jorratu zituen; hala nola, eskultura, grabatuak, erliebeak, pintura eta abar. Lehenik eta behin, bi alderdi garbi bereiz daitezke: arte higigarria eta labar artea.

Arte higigarria zenbait objekturen gainean egiten zena zen; hezurra, adarra, harrizko plaketak eta errekarriak erabiltzen zituzten. Batzuetan, irudi ez-figuratiboak marrazten zituzten azagaien edo arpoien gainean. Beste batzuetan, zintzilikarietan edo erabilgarriak ez ziren objektuetan marrazten zuten: bai hezurrezko nahiz harrizko plaketen gainean eginiko grabatuak bai harrizko, hezurrezko, adarrezko edo marfilezko eskultura txikiak.

Labar artea edo horma artea haitzuloetako horma harritsuen gainean egiten zena zen. Horretarako gehien erabilitako baliabideak pintura eta grabatua ziren. Erliebeak ere badaude, baina horiek grabatuak eta pinturak baino askoz ere urriagoak dira. Hain zuzen ere, baxuerliebe gutxietako bat Isturitzeko haitzulokoa da, Euskal Herrian.

Guk, lan honetan, horma artea aztertuko dugu, batez ere. Dena den, une honetan, Kantauriko eskualdeko arte higigarri paleolitikoari buruzko lan garrantzitsu bat aipatu nahi dugu; alegia, I. Barandiaranen lana (1973). Lan horretan, obra horren argitalpen egunera arte gai horri buruz ezagutzen zen guztia dago jasota. Data horren ondoren eginiko aurkikuntzen berri jakiteko, geroago argitaratutako aztarnategiei buruzko monografietan kontsultatu beharko da (Altuna; Apellaniz 1978; Altuna, Baldeon; Mariezkurrena 1985; Barandiaran; Cava 198).

Euskal Herriko labar arteari begiratuta, esan behar da arte horren adierazpenak dituzten dozena bat santutegi ezagutzen direla. Honako santutegi hauek, hain zuzen ere:

isturitzeko_harpeen_oreinakIsturitzeko haitzuloa (Nafarroa Beherea)

Isturitzeko haitzuloa ospetsu bihurtu dute bertako aztarnategi paregabeak eta adierazpen artistiko multzo bikainak; bereziki, Erdi Magdalen aldikoak. Bada, labar irudiak ere baditu, hainbat solairu edo galeria independentetan banatuta.

Goiko galerian -edo, berez, Isturitzeko haitzuloa deitzen zaion horretan-, harkaitz gainean baxuerliebean eginiko hainbat irudi nabarmentzen dira; izan ere, hori ez zen ohikoa Pirinioetako labar artean. Irudi horietan, elur orein baten irudia nabarmentzen da. Beste dozena erdi bat irudi ere badaude, baina zaila da horiek zer irudikatzen duten dezifratzen. Breuil-ek (1974) Solutre aldiko edo antzinako Magdalen aldiko iruditzat hartu bazituen ere, duten estiloagatik, badirudi ez direla hain aspaldikoak.

Erdiko galerian -Otsozelai edo Haristoi ere deituak-, bi multzotan banatzen diren beste hainbat irudi daude. Lehenengo multzoan, oso trazu fineko grabatuak daude -harkaitza euskarri gogorra baitzen-, eta beltzez margotutako pinturak ere bai. Grabatutako lau zaldi eta margotutako beste bi, margotutako bisonte bat eta grabatutako orein eme bat irudikatzen dituzte. olentzero

Bigarren multzoan -Larribau-ren arabera (1982), hogei bat irudik osatzen dute multzo hori-, zaldi oso bat nabarmentzen da. Irudi horretan, grabatu bidez, hainbat xehetasun anatomiko daude modelatuta; horietako zenbait uhaleria direla interpretatu da, eta horrek, beraz, animaliak "etxekotu" egiten zituztela esan nahi du. Dena den, lerroak egoki interpretatuta egonagatik ere, ez dago zertan adierazi animalia lotzeko edo hezteko saiakera bat baino gehiago izan zenik.

Azkenik, beheko galerian edo Erberua haitzuloan, J. D. Larribau-k eta haren laguntzaileek, oraindik orain, pintura eta grabatu multzo berriez osaturiko hainbat galeria aurkitu dituzte; guztira, ehun iruditik gora daude bertan. Horien artean, zaldiak nagusitzen dira, baina bisonteak, oreinak, ahuntzak eta hartz bat ere badaude. Bilduma horren azterketa -bertara nekez irits badaiteke ere- Larribauk eta Prudhomme-k egin dute (1983).

[Artikulu hau, artikulu baten zati bat da; helbide honetan aurki dezakezue artikulu osoa : http://www.hiru.com/artea/artea_euskal_herrian/01]

Posté par arberoa77 à 15:48 - ARBEROA - Commentaires [0] - Rétroliens [0] - Permalien [#]

Rokafort Gaztelua

150px_Blason_NavarreLe château de Rocafort, dépendant des rois de Navarre, se situe au sommet de la colline de Gaztelu, au-dessus des grottes d'Isturitz, Otsozelaia et Erberua (et donc en face du site de Arberoako Ikastola). On en voit encore aujourd'hui quelqus ruines : gros donjon et enceinte triangulaire à tourelles...

Ondoko helbidean aurkitutako datu batzuk...

http://www.hiru.com/historia/gazteluak/nafarroa_behera_rokafort

Rokafort Gaztelua

Kokapena eta Egitekoak

Isturitze eta Donamartiri udalerrien arteko mugan, Gaztelu izeneko kareharrizko mendiaren gainaldean zegoen gotorlekua, Nafarroa Beherako Arbela lurralde historikoan. Muinoaren garaiera itsas mailaren gainetik 209 metrokoa da eta IE-HMko norabidean luzatzen da. Gazteluaren aztarnek ere muinoaren norabideari segitzen diote.

Iparraldetik eta ekialdetik D-251 errepidea pasatzen da; lehenago merkatarien bidea zena. Baiona Nafarroako erresumako itsas portu nagusi bihurtu zenetik, gazteluaren beheko bidetik salgai asko garraiatzen ziren. Bide hori kontrolatzeaz gain, gazteluak muga zaintza lanak ere egiten zituen. Izan ere, Lapurdi zuen mendebaldean, eta Lapurdi hiru mendez Ingalaterrako erregearen esku egon zen, Akitaniako Dukerriaren bidez.

Bestalde, mendiak leize asko ditu, eta horietako batzuk historiaurreko aztarnategiak dira. Aipagarriak dira bisitarako zabalik dauden Isturitze, Laminazilo, Haristoi edo Otsozelaia haitzuloak. Baita Erberua ere. Leize horiek bizileku gisa erabili zituzten Kristo aurreko 80.000 eta 15.000 urteen artean.

rocafort1

Historia

Hautin de Villars-ek leizeak erromatarren urre-meategiak zirela eta mendiaren kaskoa, berriz, 5.000 edo 6.000 langileren kanpalekua izan zela idatzi zuen. Joxe Migel Barandiaranek jasotakoaren arabera, laminak bizi ziren Rokafort gazteluan eta dorre nagusitik jaisten ziren mendiaren barrualdera. Barne hartan 14 gela dotore zeuzkaten, eta Donamartiriko jauregi gotortua ere eraiki zuten. 1955ean, muinoaren ekialdean dagoen Otsozelai baserriko etxekoandreak, gazteluko dorrearen, Laminazilo leizearen eta bere baserriaren artean lur azpiko lotura bat zegoela aitortu zion Barandiarani.

Arbela lurralde historikoaren bilakaera bizkonterri izatetik hasten da, eta Nafarroako erresumaren parte zen XII. mendearen bukaeratik. Baina gazteluaren lehenengo aipamena berandukoa da, 1249koa. 1237 eta 1247 urteen artean eman ziren liskarren ondoren, Ingalaterrako erregearen eta Nafarroako erregearen ordezkariek behin betiko bake ituna izenpetu zuten 1248an. Hurrengo urtean elkarri aurkezteko kalte eta erreklamazioen zerrendak prestatu zituzten.

Nafarrek aurkeztutako zerrendaren VII. atalean “Arnalt Santz d’Ustubilek eta Per Arnalt d’Arriagak, beren mendeko baten laguntzaz, Rokafort gazteluko gazteluzaina hil zuten” salatzen zen. Harritzekoa bazen ere, hilketen erreklamazioa Garzia Arnalt Garrok aurkeztu zuen eta ez Nafarroako erregeak berak. Hilketa 1242 eta 1244 urteen artean gertatu zen.

Baina Rokaforten aipamena lapurtarrek aurkeztutako erreklamazioetan ere agertzen zen. Bertan, hildako gazteluzaina salatzen zuten egindako kalteagatik: “Garzia Otxoak, Rokeforteko lapurra zenak, XXX soldatakoa kalte egin zion Arnaldus Garzia de Bisanduni.” Beste dozena erdi bat salaketa ere egiten zizkioten Amigote Garrori, Rokafort gaztelutik ateratzen baitzen erasoak egitera, izan lapurretak edo izan erreketak, eta gero gazteluan bertan babesten baitzen berriro. Ziurrenik, Garro leinukoek erabilera hori emango zioten Rokafort gazteluari lapurtarrek Lekorneko gaztelua suntsitu zietenetik.

Geroago, 1266an, erresumaren kontuen arabera, 20 sos eman zizkioten seneskalari gazteluaren sarbideak konpontzeko. Urte horretan Hiriberriko Guillem zen gazteluzaina eta 1279an oraindik karguan jarraitzen zuen, bai Rokaforten eta bai Rokabrunan. 1280an, Arnalt Bernart ibar-jaunak hartu zuen gazteluzain kargua. Arnalt Bernart Murillo el Frutoko gazteluburua ere bazen, eta beraz, biak zituen bere eskuetan, Rocafuert eta Murrellfreito. Ibar-jaunari 8 libera eta 40 kaiza gari ordaindu zizkioten Rokafortegatik. Sos horren zati bat gazteluaren barrutian etxe bat eraikitzeko baliatu zuen. 4 libera, 7 sos eta 9 diru ordaindu zituen eraikuntza berriagatik. 1294an, Garzia Arnalt Senpere lapurtarra gazteluzaina zela, konponketa lanak egin ziren Rokaforten. Matakanak, dorre nagusiko eskailera eta dorre laguntzaileen estalkiak konpondu ziren, eta gastua 4 liberakoa izan zen. 1295ean, gazteluzainaren urteko soldata arrunta 10 liberakoa eta 50 kaiza garikoa zen.

1300. eta 1306. urteen artean Hiriberriko Otsoa izan zen gazteluburu, eta gero, 1309. urtera arte, bere semea, Hiriberriko Martin Otxoa. Urte haietako gazteluzainaren urteko soldata arrunta, antzina bezala, 8 liberakoa eta 40 kaiza garikoa zen. Gutxi gora behera gazteluko gazteluzain guztien batezbesteko soldata zen hori. 1309tik 1338ra arte Narbaitzako Lobetek eraman zuen gazteluaren ardura. Narbaitzako Lobet Rokarforteko gazteluburua izateaz gainera, errege zerbitzari militarra ere bazen, arma sarjentu deitua, eta polizia lanak egiten zituen.

1346an gazteluko bi atariak konpondu zituzten. Eta agiriak bi atari horien kokapena zehazten du: Arbela aldekoa eta Donibane aldekoa. Urte hartan atarikoez gainera konponketa handiak egin zituzten. Konponketa haiek 57 libera kosta ziren, eta estalkietako lanaren egileak itoginen aurka 10 urteko bermea eman zuen. Gazteluaren egoera zehatzago ezagutzeko, Iruñeko Agiritegi Orokorrean XIV. mendeko hainbat bisiten berri geratu da, besteak beste, 1316ko, 1327ko eta 1364ko bisitena.

1350 eta 1355 urteen artean baigorriarrak izan ziren gazteluburuak. 1350 hasieran Remon Guillem, Baigorriko bizkondea, eta geroztik, 1355. urtera arte, Jimeno García Etxautz. Hurrengo gazteluzaina (1355-1360), berriz, Donostiriko Pedro Sanz Soraburu izan zen. 1356an, Donibane Garaziko gazteluburuak eta “Nafarroak mendiez bestaldera zituen lurren zaintzaileak” Donostirikoa gazteluan bizi zela eta beraz, arauak betetzen zituela jakinarazi zion Zangozako ordaintzaileari. Gaskoierazko agirietan Arroquefort edo Aroquefort esaten zion gotorlekuari.

1350eko araudi berriak eragindako gazteluzainen soldata arrunten apaltzearekin, Rokafort gazteluko gazteluzainaren soldata 6 liberatan eta 30 kaiza garitan gelditu zen. Dena dela, horiek soldata arruntak ziren, beraz, gaztelu gehienetan horiei beste hainbat diru-iturri gehitzen zitzaizkien. 1360an Bernart Donostirikoa bihurtu zen gazteluzain berria. Eta honen ondotik, 1374ko otsailean, Johan Urtubia gazteluzainak Izuriko jaunari utzi zion bere kargua, ordezko gisa.

Karlos II.aren (1349-1387) erregealdi urteak gerra urteak izan ziren, eta agirietan ezagun da hori. 1364an, Donibane Garaziko gazteluburuak, erregeak aginduta, 3 gerrari gehiago jarri nahi zituen Rokafort eta Rokabruna gazteluetan. Urte hartan, oinezkoen soldata hileko 4 florinekoa zen. Karlos II.ak, beste hainbat gotorleku eta ondasunekin gertatu bezala dirua agortu zitzaionean, gerretan eginiko zerbitzuak eskertzeko Rokafort erabili zuen. Horren lekuko, Arbela lurraldeko errenta guztiekin batera, 1379an Bertrucat Labrit-en esku utzi zuen gaztelua. 1384an, leialtasun zina eginik, Biarnoko Johan Lordako kapitainari eman zizkion gaztelua eta Donibaneko errotak. Dena, Murillo El Frutoko jaurgoaren truke. Dena dela, Pedro Sanz Lizarazu izendatu zuen gazteluzain hurrengo urtean, 1385ean, eta izendapen horrekin Rokafortekoa ohiko errege gaztelu bihurtu zen. 1388an, berriz, gazteluzain horrek ordezko bat jarri zuen, Pere Arnaut, Ypuzça deitua.

1405. eta 1411. urteen artean Donamartiriko jauna, Pedro, izan zen gazteluburua. 1405ean konponketa batzuk egin zituzten. Lan haien truke 3 libera eta 15 kaiza gari ordaindu zituzten. 1406an, Pedrok Zangozara bidali zuen semea urte erdiko soldata arrunta jasotzera. 1409an, gauza bera egin zuen Pedro Ostabat apaizarekin; Pes d’Ostebat, clerc jatorrizko hizkeran. Iparraldeko gazteluzainek maiz bidaltzen zuten besteren bat euren soldata jasotzera joateko, neguan zailak baitziren bideak. Lehenago ere ikusia zen hori. 1375eko abenduan, esate baterako, Johan Urtubia gazteluzainak jarritako ordezkoak, Martin Ixurik edo Izuriko jaunak, Iruñeko San Nikolasko almiranteari bere izenean soldataren atzerapenak jasotzeko baimena eman zion.

Donamartiriko jaunaren ondoren, 1411 eta 1420 urteen artean Johan Santa Mariak hartu zuen gazteluzaintza. Gazteluzain hau Donibane Garaziko gazteluburuaren laguntzailea ere izan zen hainbat urtez. Bera gazteluzaina zela, 1413an, Karlos III.ak (1387-1425), Gaskoinian zeuden arazoak ikusita, hainbat gaztelu eta hiri-harresi atontzeko agindua eman zuen. Rokaforten dorre nagusiaren estalkia eta inguruko oholesia konpondu zituen Pellem Etxebertze arotzak.

Hurrengo gazteluzainak ere Ipar Euskal Herrikoak izan ziren: Pedro Sanz Armendaritz (1420-1439), izen bereko tokiko jauna zena, eta bere seme Arnalt geroago, Armendaritzeko jauna bera ere. Armendaritzeko Arnaltek Baionako Joan jarri zuen bere ordez 1450ean.

Nafarroako XV. mendeko agramondarren eta beaumondarren arteko gerra zibilek, gazteluaren amaiera ekarri zuten. 1456an, Gaston IV.a Foixko kondeak, Joan II.aren (1425-1479) suhi eta aldekoak, behin betikoz suntsitu zuen gaztelua. Konde horrek, urte batzuek lehenago, Frantziako erregearentzat hartuak zituen Zuberoa eta Lapurdi.

Leizeek bezala, gazteluak ere aspalditik sortu zuen jakin-mina eta XX. mendeko 50 hamarkadan lehenengo indusketak (J. Darricau zuzendaria) egin zituzten. Zundaketa horiek dorre nagusian eta hiru dorre laguntzailetan egin ziren. Dorre nagusirako sarrera errazteko, zulo handi bat egin zuten horman.

1996an, A.Turcq-en eta Ch.Normand-en gidaritzapean gazteluaren plano on bat egin zuten, eta baita zenbait zundaketa ere. Baina eraldaketak eta lur geruza meheak ikusita, ez dute aurkikuntza handirik espero eta aztarnategia babesteko plan orokor bat diseinatu arte ez dute ezer egin nahi

Aztarnak

Aztarnak arakatzen hasi gabe, konponketak jasotzen zituzten agiriei esker gazteluaren egiturari buruzko hainbat xehetasun dakizkigu: bi atari zeuden; dorre nagusi bat zegoen eta dorre laguntzaile zenbait; inguruan harresi bat zegoen gainean haritz-egurrezko egiturak edo aldamioak zituena; inguruko harresiaz gain oholesi bat ere bazen XV. mendean eraikia. Gazteluaren barrutian, harresiari atxikirik, eraikin batzuk zeuden, eta horietako batzuk gazteluzainen eta gerrarien bizilekuak ziren.

Gaur egun, indusketa arkeologikoei eta plano bati esker, beste era bateko informazioa ere badugu. Oinak hiruki zuzen baten forma zuen, eta gailurretan zehar, beharrezkoa zen tokietan lubanarroaz inguraturik zegoen. Iparraldeko horma zen denetan luzeena, mendebaldeko muturreko dorrea ere barne zuela, 30 metro luze zen. Beste bi aldeak, berriz, 28 metro (hegoaldeko horma, muturretako dorreak barne) eta 17 metro ingurukoak ziren. Hegoaldeko hormatalean oin biribileko hiru dorre txikiren oinarriak ikus daitezke; bi muturretan eta bat erdian. Ezin izan da frogatu inguru osoan, edo gutxienez alde batean, harrizko bi harresi ote zeuden.

Gazteluaren barrutian dorre nagusiaren aztarnak daude ikusgai. Dorre nagusiak oin biribila zuen, 7’30 metro diametrokoa, eta egun 8 metroko garaiera du. Barrualdean, zorua, kanpoan baino 1’4 metro sakonago dago. Murruaren lodiera 1’80ekoa da behealdean, eta azala, nola kanpoaldean hala barrualdean ondo landutako kareharriz estalia dago. Barrualdean induskatze lanetarako zuloa egin baino lehenago, dorreak beste aldean zuen sarrera, hego-mendebaldean, lurretik ia 5 metrora. Maila horretan hasten da hain zuzen dorrearen bigarren gorputz edo zatia, lehena baino askoz hondatuagoa.

Aztarnategian landareak gailendu arren, mendebaldeko muturreko dorrea eta 2,8 metroko garaiera duen hegoaldeko harresiaren zati luzea ikusteko moduan daude oraindik. Inguruko murruen lodiera, alde horretan behintzat, metro bete ingurukoa zen. Haitzak berak ere murrua gotortzen zuen hainbat tokitan. Azpimarratzekoa da bestalde ekialdeko lubanarroa, haitza landuz egina baitago. Gazteluaren barruan, harri ilara batzuk agertzen dira zenbait tokitan. Izan litezke beste eraikin batzuen azken hondakinak edo bestela, barrualdea zatitzeko balioko zuten horma zatiak.

Gaztelua eraikitzeko lekuko kareharria erabili zuten. Lubanarroa egiterakoan eta muinoa lautzerakoan lortutako harriaz gain, ingurutik ekarriko zuten harria. Horren adierazgarri, gotorlekutik hogei bat metro hego-ekialdera harrobi bat aurkitu dute arkeologoek

Posté par arberoa77 à 15:39 - ARBEROA - Commentaires [0] - Rétroliens [0] - Permalien [#]

02.04.07

ARBEROA

arberoa

Posté par arberoa77 à 12:01 - ARBEROA - Commentaires [0] - Rétroliens [0] - Permalien [#]

19.07.98

Lehendabiziko Cro-Magnongo gizakiak ulertzeko gakoa, Izturitzeko harpeetan

Gara kazetan agertutako artikulua, Eneritz Zabaletaren eskutik

Azken hamar urteetan Izturitzeko harpeak miatu eta miatu dabiltza hainbat ikasle eta zientzialari. Miaketako emaitzen arabera, Izturitzeko harpeek balio arkeologiko handia dute. Neanderthalgo eta Cro-Magnongo gizakien arteko txandakatze garaia hobeto ulertzeko Europako gune arkeologiko garrantzitsuena da Izturitzekoa.isturitzeko_harpeen_oreinak

Historiaurreko ikertzaile guztientzat, Kristo aitzineko 40000 eta 30000 urte arteko garaia misterio hutsa da. Garai horretan, Neanderthalgo gizakia desagertu zen, eta haren lekua Cro-Magnongoak hartu zuen. Neanderthaleko eta Cro-Magnongo gizakien arteko errelebo horrek sortzen du arazo handien. Elkarrekin bizi ziren edo Neanderthalgo gizakia desagertu eta Cro-Magnongoa agertu artean urte batzuk pasatu ziren? Zergatik desagertu ziren Neanderthal garaikoak? Nola hedatu ziren Cro-Magnongo gizakiak?

Bada, Izturitzeko harpe-zuloetan, galdera horiei guztiei erantzun bat bilatzen hasteko moduko aztarnak daude. Munduko Historiaurrea zientziako galdera garrantzitsuenetarikoen erantzunak Euskal

Herria

n egon daitezke. Hori erakusten dute, behintzat, 1999tik, Izturitzeko harpeetan, Christian Normanden gidaritzapean egindako miaketa lanek. Akitaniako arkeologia zerbitzuan lan egiten du Normandek, eta orain hamar urte hark bultzatutako ekimen bati esker, mundu osoko hainbat zientzialarik miaketak abiatu zituzten. Helburua lehen CroMagnongo gizakiak hobeto ezagutzea zen. Zortzi urte ez dira alferrik joan, eta ikerketetan atzemandako aztarna arkeologikoen arabera, Izturitzeko harpeek nazioarteko arkeologian garrantzi handia dute.

2.500 metro koadro ikertzeko

Christian Normanden hitzetaan, Izturitzekoa Europako arkeologia gune «handi» eta «garrantzitsuena» da, Neander- thalgo eta Cro-Magnongo gizakien bizikidetzari dagokionez. «Izturitzeko gisako harpe handiei `supergune' deitzen zaie. Supergune horietan, urtearen buruan 10-15 laguneko talde txikiak elkartzen ziren, janari erreserbak egiteko, informazioak trukatzeko eta emazteak ezagutuz endogamia saihesteko», esan zuen. Horrelako harpe-zulo handietan hamarnaka Cro-Magnongo gizaki biltzen zirela jakina da, Izturitzen zenbat zehazki biltzen ziren jakitea ezinezkoa bada ere. Lekua nahiko eta sobera zuten Izturitzen. «Harpeak 2.500 metro koadroko eremua hartzen du, eta horietatik 1.000 okupatu zituen CroMagnongo gizakiak», azaldu zigun Normandek.

otsozelaiaHarpearen tamainak eta supergunea izanik bildutako Cro-Magnongo gizakien kopuruak aztarna anitz utzi dizkiete ikertzaileei. Aztarna horiei esker, lehen Cro-Magnongo gizakien bizimoduaren berri izateko aukera izan dute. Hala, Kristo aitzineko 37000. urtean iritsitako lehendabiziko Cro-Magnongo gizaki horiek nomadak zirela argi utzi dute Izturitzen eginiko ikerketek: «Izturitzen Cro-Magnongo gizakiek bi hilabete pasatzen zituzten gutxi gorabehera, hilabete beroak iristen zirenean. Eskualdean barna, zaldi eta elur-orein anitz pasatzen zen. Harpe-zulo hauek ehiza handiak egin eta janari erreserbak osatzeko erabiltzen zituzten».

Nomada izatea Neanderthalgo gizakiarekiko desberdintasun garrantzitsua da. Cro-Magnongo gizaki horiek Pirinio mendebaldeko eskualdea eta Kantabriako kosta bitarteko gunea zeharkatzen zuten, Ebroko haranetik pasatuta. Izturitzen, erraterako, Kantabriako kostatik etorri txirlak atzeman dira. Bizkaiko Santimamiñe harpe-zuloen eta Izturitzekoen artean ere antzekotasunak aurkitu dira, eta Cro-Magnongo gizakiak eskualde osoan egin ibilbidea identifikatzeko balio izan dute.

Sinbolismoa eta lan antolaketa

Bestetik, Izturitzen atzeman aztarnek lehen Cro-Magnongo gizakien sinbolismoa garatuta zegoela frogatu dute. Lehenengo bitxi gisara, Kantabriako kostako txirlak erabiltzen zituzten, baina fite garatu zuten bitxigintza Cro-Magnongo gizakiek Normanden arabera: «Harpe-zuloetan anbar-hareaz eginiko bitxi anitz topatu ditugu. (Izturitzen) munduan inoiz topatu den anbar-hareaz eginiko gailu zaharrena atzeman dugu: 4 cm-ko bitxi bat». Animalien hezurrak ere baliatzen zituzten Cro-Magnongo gizakiek, besteren artean, musika tresnak eraikitzeko: «Txirulak topatu ditugu hezurrez eginak. Lehendabiziko Cro-Magnon gizakien garaiko sai hezur bat ere topatu dugu. Badi- rudi txirula bat egiteko prestatzen ari zen hezur zati bat dela».

Izturitzeko aztarnek Cro-Magnongo gizakiek harpeak nola antolatzen zituzten erakutsi dute: «Harpea guneka bereizia zuten. Gune anitzetan, jarduera jakin batzuetarako balio zuten tresnak topatu ditugu. Harpea lantegi txikika antolatua zuten. Erraterako, miatzen ari garen gunean animalien larruak lantzen zituzten. Beste batean silexarekin tresnak egiten zituzten. Hirugarrena haragia ebaki eta kontserbatzeko erabilia zen. Espazioaren antolaketa horrek anitz bereizten ditu Cro-Magnongo eta Neanderthalgo gizakiak».

20 ikasle eta 32 ikertzaile

Lehen Cro-Magnongo gizakien bizimodua gero eta hobeto ezagutzea ahalbidetzen duen altxorra da harpea. Baina altxorra azaleratzeko lanean dabiltza urterik urte 20 arkeologia ikasle 32 zientzialariren laguntzarekin. Ikerketak bi fase ditu. Lehenik, urtero, ekainetik uztail arte, 20 bat ikasle harpeak miatzera etortzen dira. Ikasle gehienak Euskal Herriko eta Estatu frantsesekoak izanik ere, atzerritik etortzen dira zenbait. Hala nola Kanadatik, Errusiatik edo AEBetatik jin ikasleak lanean ari dira aurten. Bilatze lanak oparoak izan dira, 3 zentimetroz gorako 15.000 bat tresna topatu baitituzte ikasleok. Erregai gisa erabili hezurduren hautsen zama, berriz, tona batera iristen da.

Miaketen emaitza zientzialariek kudeatzen dute ondoren. Lehenik, atzemandakoak sailkatu eta sail bakoitzeko ikertzaile arduradunari banatzen zaizkio. Aurkikuntzak silex, fauna eta mikrofauna sailetan banatzen dira. Banaketak egindakoan, zientzilariek tresnak aztertzen dituzte, Cro-Magnongo gizakiaren bizimoduari buruz xehetasunak topatzeko.

Ikerketak emaitza polita utzi ohi du, urtero zientzia topaketa handi batean ematen baitute Izturitzeko aurkikuntzen berri. Iaz, Lisboako arkeologia mintegi batean plazaratu zuten ikertzaileek emaitza. Cro-Magnongo gizakiari buruzko miaketa zikloa hemendik bi urtera egingo dute, eta ikertzaileen asmoa etorkizunerako zientzialariei bilaketa gehiago egiteko tartea uztea da.

Túmulo funerario en Trebiñu

Un equipo de la UPV-EHU ha descubierto en Trebiñu un enterramiento que corresponde a un rito funerario hasta ahora no descrito en Euskal

Herria

. En la excavación del túmulo neolítico de San Quílez (Sanmartinzar), con unos 5.000 años de antigüedad, se han hallado restos de ocho individuos. Los cuerpos fueron enterrados previamente en otro lugar para, una vez descarnados, trasladar algunas de sus partes al túmulo.

GARA

Nuevos hallazgos en Lezetxiki

Los trabajos de la duodécima campaña de excavaciones en la cueva de Lezetxiki (Arrasate), dirigidos por los arqueólogos María José Iriarte y Álvaro Arrizabalaga, han dado como fruto hallazgos sensiblemente más antiguos de los encontrados el año anterior. Los investigadores anuncian que estas novedades -cuyos detalles se darán a conocer hoy- pueden calificarse como unas de las más ricas de la Prehistoria de Euskal

Herria.

Posté par arberoa77 à 09:30 - ARBEROA - Commentaires [0] - Rétroliens [0] - Permalien [#]
« Accueil  1