29.04.09
Herri Urrats-eko jantzien salmenta
Arberoako Ikastolako burrasoek 2009ko Herri Urrats-eko jantziak proposatuko dauzkizuete heldu den Maiatzaren 2an :
- goizean, Isturitzen
- arratsaldeko 3etatik goiti : Donamartirin, Bil Etxea Gelan
Eta ez ahantz, Herri Urrats, Maiatzaren 10ean Senperen!
Vente de vêtements de la nouvelle collection Herri Urrats organisée par les parents d'Arberoako Ikastola ce samedi 2 mai :
- le matin à Isturitz
- à partir de 15H à la salle Bil Etxea de St Martin d'Arbéroue
et, ne pas oublier : Herri Urrats le 10 Mai prochain autour du lac de St Pée sur Nivelle!!!!!!!!!
14.04.09
Kantaldia Hazparnen - 2009/04/24
04.04.09
Ikastolako Ate irekitzeak
Arberoako ikastolak bere ateak irekiko ditu heldu den Apirilaren 11an, goizeko 9etatik eguerdi arte.
Ongi etorri deneri!!!
Portes ouvertes à Arberoako ikastola le 11 avril prochain de 9H à 12H.
28.12.08
Mus txapelketa - Izturitze
Urtarrilaren 18an, Arberoako Ikastolak bere mus txapelketa antolatzen du Izturitzen!
Gela berotuan, izen emaiteak arratsaldeko 2etatik goiti. Lehen saria : 400€
Zatozte denak arratsalde goxo bat pasatzera, giro on eta euskaldun batean!
18 JANVIER 2008 - tournoi de mus de Arberoako Ikastola à Isturitz.
Inscription le jour même à partir de 14H
Premier prix : 400 €
Salle chauffée, boisson, talo
Ongi etorri!!!!!!!!!
25.11.08
Estrenaldia - artikulu bizi polita le JPB-n
Azken hitza
Egiazko ametsetako bailara
28/11/2008 | Maite UBIRIA
Maite Ubiria
Buruila hasieran gaude. Donamartiriko herriko salan. Egun berezi honetarako oihalez eta kolorezko paperaz apaindu dute gela. Jostailuak ez dira falta, ezta mahai eta aulkiak ere.
Sartze eguna berezia ttipitasunaren erresuman. Idoia, Iñaki, Maika, Irantzu, Kaiet, Olaia eta Iztebe han-hemenka badabiltza. Baita Maider andereño ere.
Doi-doi bada ere, bidaia abiatzeko bada lagun nahiko. Euskaraz ikastea etxetik hurbil, elizaren ezkiaren soinupean. Hori zen ibilbide honen xede, eta helmuga besarkatzeko burasoen engaiamendua erregai preziatua bilakatu da.
Pare bat hilabete igaro dira dagoeneko hala edo hola ikasturtea abiatu zelarik. Bi hilabete, oraingoan baietz!, azken ukituak emanez eraikuntza berriari. Hiru urte lehenago hasi zen ahalegina burutzeko desiraz bultzaturik.
Azkenik, heldu da eguna, ospakizunetarako deia e-postaz barreiatu eta gero. Eta azaroaren bukaera honetan, inuit herria bezala, bailarako indigena txikiak bere etxola berriaz jabetu dira.
Donoztiri, Izturitze eta Donamartiritik etorritako ipotx alaiak badute non holgatu, irudimenaz mozorroturiko gela bere oroimenean luzaroko gordeko badute ere.
Oraingoan bada arnasa lasai hartzeko unea, baita altueratik luzaroko begiratzeko eta, batik bat, alaitasunaren oihartzuna landa amaigabe hauetan zabaltzeko.
Ama eskola berria inauguratuko dute gaur Arberoako bailaran. Hemendik aurrera etorri berria zaintzeko lanak nagusituko dira. Eta, menturaz, familia laster haziko dela pentsatzeko unea ere espero baino lehenago helduko da.
Zentimetro gutiko apopilo berrien irriak ikastola dotorearen txoko guziak betetzeaz gain, azken urte eta hilabetetako izerdi guzien ordainsari preziatuena bilakatuko dira, ziur, idekitze ekitaldian.
Ongi etorri, Arberoako ikastola, eta etorkizun oparoa izan beza egiazko ametsetako bailaran.
06.11.08
ESTRENALDIA!!!!!!!!!!!!!!!!! - Inauguration
Ikastolaren sartzea ongi iragan ondotik, horren ospatzeko garaia heldu zauku!
Heldu den azaroaren 29an, Donamartirin, Arberoako Ikastolako estrenaldira gomitatzen zaituztegu, ikastolako burrasoek eta Seaskak.
Hori hasiko da goizeko 9etatik, ikastolaren bisitarekin. Nahi baduzue egoitza berria bisitatu, eskola-proiektua ezagutu, gurekin solas bat eta kafe bat partekatu, ongi etorriak zirezte.
Eguerditan, ekitaldi ofiziala iraganen da. Mintzaldiak, bertsulariak, eta aperitifa present izanen diren guzientzat.
Eguerdiko oren batetan, bazkari on bat proposatua zaizue (entsalada - marmitako - gasna - bixkotxa - kafea - ondokoa / 15€) Bil Etxea gelan, animazio ugarirekin. Aldiz, izenak eman behar dira azaroaren 21a aitzin!!! (arberoako_ikastola@hotmail.com-era idatziz edo 06 22 29 47 87 deituz)
Pesta segituko dugularik gauez ere (kontzertu, dantzaldi, talo eta beste)
Zatozte denak proiektu eder honen gauzatzearen ospatzera!!!
Après trois ans de travail, l'organisation de la rentrée en septembre dernier et la fin des travaux de la nouvelle ama ikastola, est venu le temps de fêter la concrétisation de ce beau projet!!
Le samedi 29 Novembre prochain, les parents de Arberoako Ikastola ont le plaisir de vous inviter et auront le plaisir de vous recevoir pour l'inauguration de l'ikastola.
Celle-ci aura lieu à Saint Martin d'Arbéroue et commencera dès 9H avec la visite des locaux : présentation du projet d'école, café et papotage avec les parents, échange sur les projets à venir...
Midi : inauguration officielle en présence des responsables de Seaska, institutions et élus locaux
13H : repas à la salle Bil Etxea (salade gourmande / marmitako pommes vapeur / fromage / fondant au chocolat / café / digestif - 15€)
Par contre, inscriptions avant le 21 novembre dernier délai (arberoako_ikastola@hotmail.com ou en appelant 06 22 29 47 87)
La fête continuera toute la journée et toute la soirée avec de multiples animations!
Au plaisir de vous y croiser!!!!!!!!!!!!!!!!

klikatu argazkian






