Canalblog
Editer l'article Suivre ce blog Administration + Créer mon blog
Publicité
Arberoako ikastola
Arberoako ikastola
25 novembre 2008

Estrenaldia - artikulu bizi polita le JPB-n

Azken hitza                    

Egiazko ametsetako bailara
                                                                  

28/11/2008                     | Maite UBIRIA              

            

Maite Ubiria

Buruila hasieran gaude. Donamartiriko herriko salan. Egun berezi honetarako oihalez eta kolorezko paperaz apaindu dute gela. Jostailuak ez dira falta, ezta mahai eta aulkiak ere.

Sartze eguna berezia ttipitasunaren erresuman. Idoia, Iñaki, Maika, Irantzu, Kaiet, Olaia eta Iztebe han-hemenka badabiltza. Baita Maider andereño ere.

Doi-doi bada ere, bidaia abiatzeko bada lagun nahiko. Euskaraz ikastea etxetik hurbil, elizaren ezkiaren soinupean. Hori zen ibilbide honen xede, eta helmuga besarkatzeko burasoen engaiamendua erregai preziatua bilakatu da.

Pare bat hilabete igaro dira dagoeneko hala edo hola ikasturtea abiatu zelarik. Bi hilabete, oraingoan baietz!, azken ukituak emanez eraikuntza berriari. Hiru urte lehenago hasi zen ahalegina burutzeko desiraz bultzaturik.

Azkenik, heldu da eguna, ospakizunetarako deia e-postaz barreiatu eta gero. Eta azaroaren bukaera honetan, inuit herria bezala, bailarako indigena txikiak bere etxola berriaz jabetu dira.

Donoztiri, Izturitze eta Donamartiritik etorritako ipotx alaiak badute non holgatu, irudimenaz mozorroturiko gela bere oroimenean luzaroko gordeko badute ere.

Oraingoan bada arnasa lasai hartzeko unea, baita altueratik luzaroko begiratzeko eta, batik bat, alaitasunaren oihartzuna landa amaigabe hauetan zabaltzeko.

Ama eskola berria inauguratuko dute gaur Arberoako bailaran. Hemendik aurrera etorri berria zaintzeko lanak nagusituko dira. Eta, menturaz, familia laster haziko dela pentsatzeko unea ere espero baino lehenago helduko da.

Zentimetro gutiko apopilo berrien irriak ikastola dotorearen txoko guziak betetzeaz gain, azken urte eta hilabetetako izerdi guzien ordainsari preziatuena bilakatuko dira, ziur, idekitze ekitaldian.

Ongi etorri, Arberoako ikastola, eta etorkizun oparoa izan beza egiazko ametsetako bailaran.

Publicité
Commentaires
Arberoako ikastola
  • Ama ikastola baten sortzeko egitasmoaren aurkezpena Nous accompagner dans le projet de création d'une ikastola en Arbéroue! En la via de la creacion de una ikastola en las tierras de Arberoa
  • Accueil du blog
  • Créer un blog avec CanalBlog
Publicité
Publicité