Arberoako ikastola

Ama ikastola baten sortzeko egitasmoaren aurkezpena Nous accompagner dans le projet de création d'une ikastola en Arbéroue! En la via de la creacion de una ikastola en las tierras de Arberoa

08.08.09

Sartzea hurbiltzen...

Eta bai! Sartzea hurbiltzen zauku ttuku ttuku... Haurrentzat, bai eta burrasoentzat ere!

Arberoako Ikastolako burrasoek ekintza berri bat antolatuko dute Irailaren 6an : "puzeta-huste" bat Donoztirin.

Xehetasun guziak helbide honetara : http://vide-greniers.org/detailPuces.php?pucesID=856874

Sartzea kitorik izanen da.

Laster arte!

Les parents d'Arberoako Ikastola vont également faire leur rentrée très bientôt!

Ils vous proposent un vide-poussette le dimanche 6 septembre à St Esteben.

Entrée gratuite.

Tous les renseignements ici :  http://vide-greniers.org/detailPuces.php?pucesID=856874

Posté par arberoa77 à 17:16 - Arberoako ikastola - Commentaires [0] - Rétroliens [0] - Permalien [#]
Tags :


14.04.09

Kantaldia Hazparnen - 2009/04/24

image002          klikatu argazkian

Posté par arberoa77 à 14:41 - Arberoako ikastola - Commentaires [0] - Rétroliens [0] - Permalien [#]
Tags : ,

04.04.09

Ikastolako Ate irekitzeak

Arberoako ikastolak bere ateak irekiko ditu heldu den Apirilaren 11an, goizeko 9etatik eguerdi arte.
Ongi etorri deneri!!!

Portes ouvertes à Arberoako ikastola le 11 avril prochain de 9H à 12H.

Posté par arberoa77 à 12:37 - Arberoako ikastola - Commentaires [0] - Rétroliens [0] - Permalien [#]
Tags :

06.12.08

MILESKER!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!

Bai, milesker! Egun zoragarri bat iragan baita joan den azaroaren 29an : jende ainitz hurbildu baita ikastolaren egoitza berriaren bizitatzera, ekitaldi ofizialean, bazkarian, eta giro bikaina gaueko kontzertuan!
Milesker parte hartu, lagundu dutenei eta present izan direnei!
Blog-ean atxemanen dituzue bideo eta argazkiak.
Laster arte!

PS: eta frangolaster! 2009ko Urtarrilaren 18an, jaz bezala, mus txapelketa Izturitzen!



20081129 - ARBEROAko ikastolaren ESTRENALDIA
envoyé par Donamartiri

Posté par arberoa77 à 11:30 - Arberoako ikastola - Commentaires [0] - Rétroliens [0] - Permalien [#]
Tags :

07.11.08

Azaroaren 29an : NEGURI GORRIAK Donamartirin!!!!!!!

neguri_gorriakNeguri Gorriak : Negu gorriak taldeari tributoa

Neguri gorriak taldeak Arberoako Ikastolako estrenaldirako jokatuko du!

Lehen aldiko, Negu Gorriak taldearen omenez sortutako talde hori Iparraldean izanen dugu.

nqafja

Taldeari buruzko xehetasun guziak haien web gunean :

http://www.myspace.com/negurigorriak

Eta beraien azken kontzertuan Hernanin :

Kontzertuaren egitaraua :

Arrats. 7etatik : NAT eta WATSON

Gaueko 10etan : NEGURI GORRIAK

Gauerditan : MIKELATS

Pour la première fois en Iparralde, NEGURI GORRIAK (cf les vidéos ci-dessus) viendra jouer pour l'inauguration de Arberoako ikastola le 29 novembre.

Après le repas, le concert commencera dès 19H avec NAT eta WATSON, suivi de NEGURI GORRIAK et MIKELATS.

Talo dès 20H et .. Pesta!!!

Posté par arberoa77 à 11:06 - Arberoako ikastola - Commentaires [0] - Rétroliens [0] - Permalien [#]

06.11.08

ESTRENALDIA!!!!!!!!!!!!!!!!! - Inauguration

afitxa_v2Ikastolaren sartzea ongi iragan ondotik, horren ospatzeko garaia heldu zauku!
Heldu den azaroaren 29an, Donamartirin, Arberoako Ikastolako estrenaldira gomitatzen zaituztegu, ikastolako burrasoek eta Seaskak.

Hori hasiko da goizeko 9etatik, ikastolaren bisitarekin. Nahi baduzue egoitza berria bisitatu, eskola-proiektua ezagutu, gurekin solas bat eta kafe bat partekatu, ongi etorriak zirezte.

Eguerditan, ekitaldi ofiziala iraganen da. Mintzaldiak, bertsulariak, eta aperitifa present izanen diren guzientzat.

Eguerdiko oren batetan, bazkari on bat proposatua zaizue (entsalada - marmitako - gasna - bixkotxa - kafea - ondokoa / 15€) Bil Etxea gelan, animazio ugarirekin. Aldiz, izenak eman behar dira azaroaren 21a aitzin!!! (arberoako_ikastola@hotmail.com-era idatziz edo 06 22 29 47 87 deituz)

Pesta segituko dugularik gauez ere (kontzertu, dantzaldi, talo eta beste)

Zatozte denak proiektu eder honen gauzatzearen ospatzera!!!


Arberoako_ikastola
Après trois ans de travail, l'organisation de la rentrée en septembre dernier et la fin des travaux de la nouvelle ama ikastola, est venu le temps de fêter la concrétisation de ce beau projet!!

Le samedi 29 Novembre prochain, les parents de Arberoako Ikastola ont le plaisir de vous inviter et auront le plaisir de vous recevoir pour l'inauguration de l'ikastola.

Celle-ci aura lieu à Saint Martin d'Arbéroue et commencera dès 9H avec la visite des locaux : présentation du projet d'école, café et papotage avec les parents, échange sur les projets à venir...

Midi : inauguration officielle en présence des responsables de Seaska, institutions et élus locaux

13H : repas à la salle Bil Etxea (salade gourmande / marmitako pommes vapeur / fromage / fondant au chocolat / café / digestif - 15€)
Par contre, inscriptions avant le 21 novembre dernier délai
(arberoako_ikastola@hotmail.com ou en appelant 06 22 29 47 87)

La fête continuera toute la journée et toute la soirée avec de multiples animations!

Au plaisir de vous y croiser!!!!!!!!!!!!!!!!

Posté par arberoa77 à 12:31 - Arberoako ikastola - Commentaires [0] - Rétroliens [0] - Permalien [#]
Tags : , ,

03.09.08

SARTZEA!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!

Arberoako ikastolaren sartzea prentsan :

" Euskal Herriko Kazetan - Le JPB : 2008ko irailaren 3an / 2008 09 03

La rentrée en douceur à Saint-Martin-d'Arberoue


Garantir le droit d'apprendre en euskara sans s'éloigner du village. C'est l'engagement qu'avaient pris douze parents de Saint-Martin-d'Arberoue, Saint-Esteben et Isturits et, en cette rentrée, le rêve est devenu réalité. Cependant, pour un premier jour de cours, celui d'hier a été un peu particulier pour les élèves. Les travaux de la nouvelle ikastola ne sont pas terminés, mais les enfants de la maternelle ont tout de même eu leur rentrée, effectuée dans une salle prêtée par la commune de Saint-Martin-d'Arberoue. Dans deux ou trois semaines, lorsque l'ikastola sera prête, ils vont fêter la vraie rentrée.

p005_02_arberuIls s'appellent Idoia, Iñaki, Maika, Irantzu, Kaiet, Olaia et Iztebe. Aidés de leurs parents, ils ont décoré leur salle de classe, hier. Et sous l'oeil de leur maîtresse, Maialen Etxart, ils se sont approprié des jouets. «Nous allons accueillir les enfants nés en 2004, 2 005 et 2006, et nous serons deux adultes pour les encadrer», explique la maîtresse.

Cela fait trois ans que les parents ont entrepris les démarches pour construire une ikastola. Recevoir une éducation en langue basque, n'est pas la seule motivation des parents, ils ont également voulu donner de la vie aux villages. Ainsi, la maternelle est rattachée à l'établissement Ezkia d'Hasparren, mais implantée à Saint-Martin-d'Arberoue.

Cependant, à défaut d'avoir toutes les autorisations, les enfants ont initié l'année dans une salle mise à leur disposition par la mairie. Les enfants peuvent également disposer du trinquet et de la cantine d'à côté.

En douceur

Le visage des enfants a reflété leur satisfaction. Sans larme, la rentrée s'est déroulée dans la tranquillité à Saint-Martin-d'Arberoue. «C'est un début en douceur», explique Ainize, la maman d'Irantzu. Elle vit à Bonloc et raconte : «lorsque nous avions eu vent de la création de cette ikastola, nous n'avons pas hésité ; cela se passe mieux dans les petites écoles». Or, avant, les parents avaient le choix entre les écoles d'Ossès, Hasparren ou Saint-Palais.

"

" BERRIA 2008 09 03

Seaskak 2.500 ikasle baino gehiago ukanen ditu aurten

Ama-eskolatik lizeora zenbatuz, iaz baino 200 ikasle gehiago ukanen ditu Seaskak aurten, 26 ikastetxetan banaturik

A. R. Baiona

Aurtengo eskola sartzean Seaskak urrats nabarmena egin duela azpimarratu zuen atzo Hur Gorostiaga Seaskako zuzendariak. Ama-eskolatik lizeora, Seaskak 2.500 ikasle baino gehiago ukanen ditu aurten. Iazko emaitzekin erkatuz, aurten 200 ikasle irabaziko ditu Seaskak. «Lehen aldiz 2.500 ikasleren heina gainditu du Seaskak, eta Frantziako Hezkuntzak ulertu beharko du kopuru horrek adierazten duena».

Dena dela, kopuruak zuhurtziaz hartu behar dira. Ikastolek beti hartzen dute lehen egunean izena ematen duten haur kopurua baino gehiago. Errealitate hori ez du beti kontuan hartzen Frantziako Hezkuntzak. Horrez gain, bi urteko haurrak ere ez dituenez zenbatzen, ezberdintasun nabarmena dago iragarritako kopuru ofizialen artean eta Seaskako errealitatearen artean.

Frantziako Hezkuntzaren eta Seaskaren arteko negoziaketek ez dituzte bete azken honen eskari eta beharrak. Seaskak hamalau irakasle gehiago eskatzen ditu, baina Frantziako Hezkuntzak ez ditu aintzat hartzen. «Kalitatearen aldeko parioa egin du Seaskak, eta Frantziako Hezkuntzak ukatzen diguna gurasoen sakelatik ordainduko da, baina egoera hori ezin da horrela atxiki betiko».

Aurtengo sartzea baketsu iragatea espero du Seaskak, baina 2009rako egoera aldatu beharko dela jakinarazi dio Frantziako Hezkuntzari. Horrez gain, irakasleak hartzeko metodologia aztertzen ari dira negoziazioetan.

Gela eta ikastola gehiago

Sartzearen behin-behineko azterketa egitean, Seaskaren eragina hedatu eta indartu dela dio Gorostiagak. Angelun lehen mailako lehen urteko gela ireki da, Hiriburun ere bai, eta gauza bera Alotzen. Ama-eskolatik lehen mailarako urratsa egitean, Seaskak ikasbidea euskaraz egiteko bermea eskaini nahi die gurasoei. Horrez gain, beste ikastola bat irekiko dute Arberoan (Nafarroa Beherea). Orotara 26 ikastetxe ukanen ditu Seaskak, 22 lehen maila eta ama-eskolakoak, hiru kolegio eta lizeo bakarra; azken hori, Baionan.

Ipar Euskal Herrirako hizkuntza politikaren planean eskolak lehentasuna zuela iragarri zuen Euskararen Erakunde Publikoak. Iaz plazaratutako inkesta soziolinguistikoaren emaitzek argi erakusten dute euskararen beherakada, hiztun galera eta transmisioaren haustura. Alta, EEPk haurren euskalduntzean ikusten du itxaropena. «Hori horrela bada, baliabide gehiago eman beharko dizkiote Seaskari, euskararen transmisioan funtsezko eredua baita».

 

 

 

Baliabide gehiago eman beharko dizkiote Seaskari, transmisioan funtsezko eredua baita»

Hur Gorostiaga

Seaskako zuzendaria

"



Posté par arberoa77 à 09:44 - Arberoako ikastola - Commentaires [1] - Rétroliens [0] - Permalien [#]

26.05.08

Azken berriak

Nahiz eta hainbat gorabehera ainitz izan,  proiektua beti aitzina doa!

Alde batetik, EGOITZA elkarteko kideak obrak antolatzen ari dira, bestetik, SEASKA heldu den sarteko prestaketa kari, irakasle postua finkatzen ari da eta azkenik, burraso taldea sartzea prestatzen ari da.

Beraz, Arberoako ikastolak bere ateak irekiko ditu 2008ko irailean, Donamartirin. Ama eskola bat izanen da, hots, sar litezke  6 urte arteko haurrak (2003 urtetik goiti sortu direnak).  Antolaketa finkatzear gaude, baina gure proiektuak  interesatzen bazaitu, gurekin harremanetan sar zaitez arazorik gabe!

Momentuz, pertsuna bat bilatzen dugu,  "laguntzaile" gisa  aritzeko irailetik at.
Hona deskargatzen ahal duzuen lan deialdia : lan_eskaintza_2H

Laster arte!

Le projet Arberoako ikastola est donc en voie de se concrétiser.
Les différents partenaires travaillent d'arrache-pied pour être prêt pour l'ouverture de l'ama ikastola en septembre 2008, à St Martin d'Arbéroue.

N'hésitez pas à nous contacter si vous souhaitez de plus amples renseignements sur le projet.

Dans l'attente, nous recherchons une personne pour un poste d'aide-maternelle à pourvoir à partir de septembre. CF l'annonce ci-jointe : lan_eskaintza_2H

Posté par arberoa77 à 17:57 - Arberoako ikastola - Commentaires [0] - Rétroliens [0] - Permalien [#]

29.02.08

Pirritx eta Porrotx - arrakasta polita!!

550 bat jende pasa, ikusgarri koloretsu eta humoretsua, haurrak loriatuak!

Hona bai, denbora goxo bat pasatu duguna arratsalde honetan!

Milesker jin diren guzier, eta bereziki Pirritx eta Porrotx taldeari!

SL730884

eta argazkiak, album-ean atxeman ditzakezue!

Posté par arberoa77 à 20:03 - Arberoako ikastola - Commentaires [0] - Rétroliens [0] - Permalien [#]

25.02.08

Pirritx eta Porrotx - ostegun honetan Mendealan

eskerrik_asko_afitxaEta bai! Pirritx eta Porrotx ostegun honetan hurbiltzen zaizkigu.

Ongi etorria egina izanen zaizue arratsaldeko 4etatik goiti, Hazparneko Mendeala gelan.

Sartzeak aitzinetik eros ditzazkezue; baina, ez kezka, tokian berean ere izanen dira.

Laster arte deneri!

PIRRITX ETA PORROTX - "ESKERRIK ASKO" - MENDEALA gelan, Hazparnen, 16:30tan

Ondotik, Arberoako taloak!

Le nouveau spectacle de Pirritx eta Porrotx s'approche à grands pas!!

Mendeala et les parents et enfants de Arberoako ikastola vous recevront à partir de 16H ce jeudi. Il est possible d'acheter les billets à l'avance en pré-vente mais bien entendu, les entrées seront également disponibles sur place!

A jeudi!


Pirritx eta Porrotx
envoyé par magicogonzalez

Posté par arberoa77 à 14:40 - Arberoako ikastola - Commentaires [0] - Rétroliens [0] - Permalien [#]
« Accueil  1  2  3   Page suivante »