Canalblog
Editer l'article Suivre ce blog Administration + Créer mon blog
Publicité
Arberoako ikastola
Arberoako ikastola
2 février 2007

Ongi etorri deneri!

Arberoako ikastola : amets bat? Ez! Arberoako_ikastola

Gauzatzear dagoen proiektu bat baizik!

Isturitzen, Donamartirin eta Donoztirin (Baxe Nafarroa) bizi diren 10 bat familik dute "Arberoako ikastola" proiektua bultzatzen. Gauza batek batzen gaitu : euskarari daukagun lotura azkar bat. Baitezpadakoa da guretzat, gure haurrek euskara jakin, hitz egin eta goza dezatela, eta haiek ere euskara transmititzeko ahala ukan dezatela.

Gaur egun, nahiz eta gure herrietan euskarak oraino toki handia duen, eskola da hizkuntz atransmititzeko medio garrantzitsuena. Gure ustez, euskara eguneroko biziko iharduera guzietan erabiliz (eskola-orduetan, jokoetan, jateko denboretan...) eta duen pedagogia berezia kontutan hartuz, euskara ikasteko sistema eraginkorrena, ikastolarena da.

Ohartu girelarik ber hautua egin duten hamar bat famili ginela, eta auzo herritan banatuak, proiektu baten inguruan gogoetatzen hasi gira : ikastola baten sortzea herri horien inguruan. Pentsatu dugu Isturitze, Oragarre, Donamartiri, Donoztiri, Heleta, Armendaritze, Iholdi edota Mehaine herrietan bizi diren burrasoak interesatzen ahal dituela proiektu honek.

Blog honen helburua da batetik, proiektuaren, eta bere aitzinamenduaren berri ematea, bai eta ere gauzatzen laguntzea!

Publicité
Commentaires
Arberoako ikastola
  • Ama ikastola baten sortzeko egitasmoaren aurkezpena Nous accompagner dans le projet de création d'une ikastola en Arbéroue! En la via de la creacion de una ikastola en las tierras de Arberoa
  • Accueil du blog
  • Créer un blog avec CanalBlog
Publicité
Publicité